XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Zeru-lurrak sei egun edo ekinalditan izan-azo ebazan Jaungoikoa'k.

4. Lenengo egunean argia egin eban Jaungoikoa'k.

5. Bigarren egunean zabalgunea edo ortzi urdiña.

6. Irugarren egunean, beko urak leku baten batu; itxaso ta legorra banandu, ta legorrari bedar ta zugatzak sortu eragin.

7. Laugarren egunean, eguzkia, igitargia ta izarrak egin ebazan Jaungoikoa'k.

8. Boskarren egunean, itxaso-uretako arrañak eta eguratseko egaztiak egin ebazan Jaungoikoa'k.

9. Seigarren egunean, enparau abere ta pizti guztiak egin ebazan Jaungoikoa'k, eta azkenez gizona.

10. Saspigarren egunean, lan - egitez atseden izan zan Jaungoikoa.

IKASBIDEA

Jaungoikoa'k irazan gaitu.

Baita enparau izakiak be Jaungoikoa'k izan-azo ditu, ta guretzat izan-azo be.

Jaungoikoa dogu, beraz, gure ongillerik lenena.

Garean eta dogun guztia Jaungoiko'ri zor dautsogu.

Goizero-goizero Jaungoikoa'ri esker egin eta geure buruak Berari eskiñi.

ITAUNAK.

1. Jaungoikoa beti izan ete da?-2. Nok irazan ditu enparau izakiak? Zer esan nai dau irazan itzak? 3. Zeinbatzuk egun edo ekiñalditan izan-azo ebazan Jaungoikoa'k zeru-lurrak? -4. Zer egin eban Jaungoikoa'k lenengo egunean? 5. Zer bigarren egunean? 6. Zer irugarren egunean? 7. Zer egin eban Jaungoikoa'k laugarren egunean? 8. Zer egin eban Jaungoikoa'k boskarren egunean? 9. Zer egin eban Jaungoikoa'k seigarren egunean? -10. Zerbait egin ete eban Jaungoikoa'k saspigarren egunean? Egunok gureak lako egunak ete dira?.

Nor da gure Jaungoikoa?... Nondik dakigu Jaungoikoa ba-dana?... Zelan erakuzten dausku gure adimenak Jaungoikoa ba-dana...? Zegaitik deritxo egillea Jaungoikoa'ri?.